Politika -

Europarlamentua

Cañetek karguan jarraitzeko 'zilegitasun osoa' duela uste du

Energia eta Klima Aldaketa komisarioak esan du ez duela “interes gatazkarik” eta portaera arauak “goitik behera” bete dituela.

Miguel Arias Cañete Europar Batasuneko Energia eta Klima Aldaketa komisarioa. Argazkia: Efe
Miguel Arias Cañete Europar Batasuneko Energia eta Klima Aldaketa komisarioa.
Miguel Arias Cañete Europar Batasuneko Energia eta Klima Aldaketa komisarioa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Arias Cañete Europar Batasuneko Energia eta Klima Aldaketa komisarioak esan du "zilegitasun osoa" duela karguan jarraitzeko, eta argi adierazi nahi izan du ez duela "interes gatazkarik" eta portaera arauak "goitik behera" bete dituela.

"Nire komisario lanak ez du hutsunerik, karguan jarraitzeko zilegitasun osoa dudala uste dut", adierazi du Arias Cañetek hedabideen aurrean Europarlamentuko Gai Juridikoen Batzordean, ateak itxita, agerraldia egin ostean.

Arias Cañetek erantzun horixe eman die kazetariei, hainbat talde parlamentariok, sozialistak, Berdeek, Europako Ezer Bateratuak eta Askatasunaren eta Demokrazia Zuzenaren Europak tarteko, egindako dimisio eskaeraren harira.

Ateak itxita egindako agerraldian 29 galderari erantzun behar izan die Acuameden, Panamako paperetan emaztearen presentziaren, Salamancan egin asmo duen uranio meatzearen eta beste hainbat gairen inguruan.

Acuameden kasuan, Cañetek esan du "gezurra" dela FCCri 40 milioi euroko zorra barkatu izana. 2014ko otsailaren 24an txosten juridiko bat eskatu zuen horren inguruan, baina ez omen du parte hartu "ondorengo negoziazioetan".

Panamako paperetan emaztearen izena agertzen dela eta, Arias Cañetek erantzun du Rinconada Investments Group enpresa 2010a arte egon zela martxan, beraz, ez zela "inolako interes gatazkarik izan". "Konpainia eta nire emazteak zuen kontua 2010ean bertan behera geratu zirela egiaztatu ahal izan dut", azpimarratu du.

Retortillon uranio meatze bat irekitzearen inguruan galdetuta, komisarioak esan du "funtzionario independenteek Euratom itunean oinarrituta ezarritako prozedura" bete duela. "Ez da agindurik eta bilerarik izan Lamela jaunarekin", gaineratu du Cañetek, Berkeley enpresaren mesedetan ustez bere aholkulariak egin zituen kudeaketen harira.

Bestalde, Cañetek jakinarazi du politikari izan denean "bi konpainia espainiar" zuzendu dituela sektore pribatuan, bat Ceutan eta beste bat Kanaria Handian, Herbehereetako bazkideekin, "egoitza soziala Europar Batasunean" zuela, eta hori "barne merkatuan oso egoera normala" dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Europako herrialdei buruzko albisteak Gaurko azken ordukoa