Politika -

Auzitegi Nazionala

Kartzelara bidali dute Lete Alberdi, Espainiaratu eta gero

Jose Ramon Lete Alberdik bost urteko kartzela-zigorra jaso zuen 2010ean Frantzian, ETAren aparatu militarreko kide izateagatik. Orain, Eloy Velascok ANra eramatea eskatu du.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxera bidali du Jose Ramon Lete Alberdi ETAko kidea, Espainiaratu ostean, banda terrorista bateko kide eta kolaboratzaile izatea leporatuta, Frantzian delitu horiengatik zigorrik bete duen konfirmatu bitartean.

Auzitegietatik Eferi adierazi diotenez, Lete Alberdi gaur izan da epailearen aurrean aipatutako delituengatik, baina oraindik auzi gehiago ditu epaitzeko, 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegi Zentralean, alegia, Fernando Andreu epaileak zuzentzen duen epaitegian.

Espainiako Gobernuak 2011n eskatu zuen estradizioa. Lete 2001eko abenduaren 12an atxilotu zuten, Auch Frantziako herrian, hilketak eragin eta kalte terroristak egitea egotzita.

Espainian, aldiz, 1982an hiru polizia, 1980an Ramon Baglietto UCDren zinegotzia eta 1982ko urriaren 21ean Cesar Uceda Vera tenienteordea hiltzea leporatu diote.

Halere, Velascoren esku dagoen auzian soilik leporatu diote ETAko kide izatea, Frantzian beste kideak entrenatzeagatik, eta epaileak aipatutako delituengatik Frantzian zigorrik bete duela baieztatzen badu, auzia artxibatzea eskatuko du.

Bost urteko espetxealdia ezarri zioten Lete Alberdiri 2010ean Frantzian, 2000ko iraila eta 2001eko azaroa bitartean ETAko aparatu militarra, beste kideak hezteko egitura, osatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Presoak argazkiak Frantzia argazkiak ETA Gaurko azken orduko albistea