Politika -

Hauteskundeak

Rajoyri buruzko webgune bat ixtea eskatu dio PPk 'El Mundo Today'ri

Bere eskaerari jamonik egin ezean, neurri legalak hartuko dituela esan du Alderdi Popularrak. Izan ere, webguneak "nahasmena" eragin dezakeela uste du PPk.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak Mariano Rajoyri buruzko webgune satiriko bat ixtea eskatu dio 'El Mundo Today' hedabide digitalari. Izan ere, webgune horrek "nahasmena" eragin dezakeela uste du PPk, eta, ixteko eskaerari jaramonik egin ezean, neurri legalak hartuko dituela esan du gutun baten bitartez.

Webgunearen itxurari dagokionez, PPren web orrialde ofizialaren antzekoa da. Bertan ageri diren edukien artean, Alderdi Popularraren logotipoa edo bestelako marka adierazgarriak ikus daitezke.

Alde horretatik, PPk esan du Interneteko erabiltzaileak “nahita erakarri” nahi izan dituztela, “benetako egilea nor den aipatu gabe eta horren inguruan nahasmena sortuz”.

Bestalde, hauteskunde kanpainan egingo dituzten ekitaldien agendaren kasuan, guztiak espetxeetan antolatu direla ikusteko aukera du erabiltzaileak. Modu horretan, Alderdi Popularreko kide batzuei erreferentzia egiten ahalegindu dira.

Gainera, ekitaldi horietara joan ahal izateko, “aurretik delituren bat” egin izana funtsezkoa dela dio webgune satirikoak.

Hori guztia kontuan izanda, PPk uste du arau ugari urratu dituztela: marken legea, konkurrentzia desleialaren arautegia eta ohore, intimitate eta irudi eskubideak.

'El Mundo Today'k antzeko beste webgune batzuk sortu ditu hauteskunde orokorretako hautagai nagusiekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Alderdi politikoak berriak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Euskadiko PP berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea