Politika -

Auzitegi Nazionala

Ertzaintzaren aurkako bonbarik ez zuela jarri esan du Gogeaskoetxeak

Bere abokatuaren galderei erantzun die bakarrik Gogeaskoetxeak, Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan.

Eneko Gogeaskoetxea, Auzitegi Nazionalean. EFE.
Eneko Gogeaskoetxea, Auzitegi Nazionalean. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Gogeaskoetxea ETAko kideak Auzitegi Nazionalean deklaratu du gaur, 1997ko ekainaren 14an, Durangon, Ertzaintzaren aurkako bonba-tranpa bat jartzea leporatuta.

Gogeaskoetxeak bere abokatuaren galderei bakarrik erantzun die. Azaldu duenez, bonba-tranpa jarri zeneko garaian ez zen ETAko kide.

Fiskalak 26 urteko espetxe zigorra eskatu du akusatuarentzat, hilketa terrorista saiakera delitua eta lehergaiak izatea leporatuta.

Kepa Arronategi ETAko kidea ere epaitu zuten Ertzaintzaren aurkako eraso horretan parte hartzeagatik. Gaur, lekuko gisa deklaratu du. Horren arabera, Gogeaskoetxeak ez zuen zerikusirik izan bonba-tranparekin.

Arronategik, atxilotu zutenean, Gogeaskoetxea inplikatu zuen eraso hartan, baina gaur deklaratu duenez, "torturapean eta Ertzaintzaren presiopean" egindako deklarazioak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea