Politika -

Auzitegi Nazionala

Ausbancen kontra egingo du BBVAk, jazarpena egotzita

BBVAk dio "hainbat urtetan" jasan behar izan duela Ausbancen "jazarpena" eta bere irudia kaltetzeko kanpaina.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ausbancen kontrako auzian akusazio partikular bezala aurkeztea eskatu dio BBVAk Auzitegi Nazionalari, hainbat urtetan banketxeak eta zuzendaritza taldeak jazarpena eta bere irudia kaltetzeko kanpaina pairatu dutela salatuta.

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailea Ausbanc eta Manos Limpias ikertzen ari da. Luis Pineda eta Miguel Bernad Ausbanceko eta Manos Limpiasen buruzagiak, hain zuzen ere, espetxean daude, iruzurra, estortsioa, mehatxuak eta erakunde kriminaleko kide izatea leporatuta.

Auzitegi Nazionalari igorritako idatzian, BBVAk dio “hainbat urtetan” Ausbancek bideratutako “jazarpena” eta “bere irudia kaltetzeko kanpaina basati” bat pairatu duela, elkarte horiekin edo haiekin lotutako enpresekin harremanak amaitzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA albisteak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Eguneko albisteak