Politika -

LET-en auzia

Griñanen eta Chavesen ustezko errugabetasuna defendatu du Sanchezek

PSOEren buruak gogorarazi duenez, Chavesek eta Griñanek iaz hartu zuten erantzukizuna euren gain, karguei uko egin zietenean, epaileak ikertzea erabaki ostean.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak nabarmendu egin du bere alderdiaren Kode Etikoa "oso zorrotza" dela, Manuel Chavesek eta Jose Antonio Griñanek militante izateari uko egin eta gero, Lan Erregulazio Txostenak direla eta auzipetuak izan direlako.

Gainera, Sanchezen hitzetan, "ustezko errugabetasunaren printzipioa errespetatu" egin behar da, PSOEren presidente izan zirenen kasuan.

Santenderren, kazetarien aurrean, egindako agerraldi batean, PSOEren buruzagiak "errespetua" agertu dio epaileek egiten duten lanari eta, gaineratu duenez, Chavesek eta Griñanek erantzukizuna euren gain hartu zuten iaz, haien karguei uko egin eta gero, aipatutako auzian ikertuak izan zirelako.

Hala, epaileen azken erabakiari buruz galdetu diotenean, Sanchezek "lehenik eta behin" bere eta alderdiaren errespetua helarazi nahi izan die epaileei, beste alderdiek ez bezala, esaterako Mariano Rajoyren PP, justiziaren esparruan hartzen diren erabakiak "ezbaian" jartzen dituztelako.

Ordu batzuk lehenago, Antonio Hernando PSOEren Hauteskunde Batzordeko bozeramalearen esanetan, sozialistak Chavesengandik eta Griñanengandik fido dira. "Erabat ziur gaude errugabeak direla, dirurik hartu ez duten pertsonak dira, Griñan nahiz Chaves, ez dute konturik paradisu fiskaletan, ez dute gainsoldatarik jaso, ezta eskutitzak jaso ere, pertsona zintzoak eta zuzenak dira".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE EEE albisteak Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez bideoak Eguneko albisteak