Politika -

Bakerako Hezkuntza Plana

Jaurlaritzarekin adostasuna lortzea espero du Urkulluk

Gai honetan "Eusko Jaurlaritzak arazoak sortu ahala zuzendu" dituela "agerian geratu da", EAJko presidentearen hitzetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Bakerako Hezkuntza Planaren

"EAJk proposatutakoa onartzeko prest dagoela esan du Lopez lehendakariak, eta adostasun bat lortzea espero dut", adierazi du agintari jeltzaleak Radio Euskadin egindako elkarrizketan, ''Ganbara'' irratsaioan.

Gai honetan "Eusko Jaurlaritzak arazoak sortu ahala zuzendu" duela "agerian geratu da", Urkulluren ahotan. EAJko ordezkariaren arabera, Exekutiboak egitasmo bat aurkeztu zuen eta EAJk jarritako "oztopoen aurrean zuzendu beharra izan du".

Hala ere, Exekutiboak "aurrera eraman nahi duen" ekimena "zertan" aldatuko den ez dakitela azaldu du Urkulluk. Egungo planak aurreko gobernuei (EAJko exekutiboei) egotzitakoa duela salatu du Urkulluk, "euskal gizartearen doktrinamendu ideologikoa", alegia.

Lopezen Gobernuaren lehen urtea

Patxi Lopez sozialistaren Jaurlaritzak urte bat bete du Gobernuan eta euskal gizartean "desengainu" garai bat bizitzen ari garela "hedatu" da, EAJko presidenteak esan duenez, PSEk eta PPk osatzen duten "onura ezkontza " ikusita.

Urte honetan sinbolikoa gailendu da eta "euskal gizartean borroka izan da nagusi aspektu askotan", Urkulluren ahotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea