Politika -
Torturak
De Prada epailea baztertzea aztertuko du Auzitegi Nazionalak
Auzitegi Nazionaleko magistratuak Espainian torturatu egin dela adierazi zuen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jose Ricardo de Prada epailea baztertu ala ez aztertuko du Auzitegi Nazionalak, Espainian torturatu egin dela esan zuelako.
Adierazpen horiengatik EHAKren sumarioari eta Miguel Angel Ruiz UPNko zinegotziaren hilketa saiakerari buruzko kasuetan bere inpartzialtasuna zalantzan dagoela uste du Auzitegi Nazionalak.
Epailearen kontrako errefusatzeak Terrorismoaren Biktimen elkarteak, Dignidad y Justicia taldeak eta UPNko hautetsi ohiak berak jarri zuten eta Auzitegi Nazionalak onartu egin ditu.
De Pradak, berriz, bere burua defendatu du, prozesu judizial horietan zuzeneko edo zeharkako interesik ez duela esanez eta Miguel Angel Ruizen hilketa saiakerari dagokionez lau dokumentu aurkeztuz.
Apirilaren 14an, Tolosako Udalak antolatutako mahai-inguru batean, Auzitegi Nazionaleko epaileak esan zuen Espainian torturatu egin dela eta berak ere tratu txarrak izan direnaren “susmo handiko” kasuak ezagutu dituela, baina Zuzenbide Estatuak ez zuela behar bezala jokatu.