Politika -

Auzitegi Nazionala

314 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Fermin Vila Mitxelenari

2001ean, Madrilen, bonba-auto bat jarri izana leporatu dio epaileak ETAko kideari.

Fermin Vila Mitxelena. Artxiboko argazkia: EFE
Fermin Vila Mitxelena. Artxiboko argazkia: EFE
Fermin Vila Mitxelena. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 314 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Fermin Vila Mitxelenari, 2001ean Madrilen ETAk egindako atentatu bat egotzita. Lehergailuz betetako auto bat zartarazi zuten Goya kalean BBVAk duen sukurtsal batean eta 18 pertsona zauritu ziren.

"Helburua kalte pertsonal eta material handiak eragitea zen, Madril erdiguneko eta etxebizitzaz eta komertzioz betetako toki bat aukeratu zutelako", dio Auzitegi Nazionalaren ebazpenak.

Espetxe-zigorraz gain, 1.300 eta 300.000 euro arteko kalte-ordainak eman beharko dizkie atentatuan zauritutako 18 pertsonei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak argazkiak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak