Politika -

Hausnarketa

Urkulluk "hitzarmenak apurtzea" egotzi dio PSE-EEren Gobernuari

Halaber, haren esanetan, PP da "benetan zuzentzen duena" eta, PSE-EE Gobernuan izan den lehenengo urtean, kudeaketak "argiak baino itzalak" izan ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EBBeko presidenteak esan duenez, PSE-EEren Gobernua "erabat ahula" da, PP delako "benetan zuzentzen" duena eta Gobernuari "markaketa egiten diona". Halaber, "hitzarmenak apurtzea" egotzi dio hainbat alorretan; esaterako, ekonomian, kulturan, politika sozialetan eta azpiegituratan.

PSE-EEren Gobernuak Patxi Lopez lehendakaria buru izanik urte bat bete duenean jeltzaleak esan duenez, haren gobernuak egin dituen kudeaketak "argiak baino itzalak" izan ditu.

Gobernu sozialistaren helburua EAJ alderdia baztertzea izan dela "seguru" dagoela esan ostean, Urkulluren hitzetan "Gobernu hau aldaketaren gobernua, normaltasun demokratikoa, bezala jantzi nahi izan duen bitartean, PSE eta PPren benetako asmoa EAJ gobernutik, gobernuaren erantzunkizunetik, baztertzea izan da, edonola".

"Kasu horretan -azaldu duenez- PPren laguntzaz izan da, baina PSEk bestelako modurik baleuka, burutuko luke, bere helburua EAJ zigortzea delako, EAJ hauteskundeak irabazi dituen alderdia izan arren".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea