Politika -
Euskadiko Eskola Kontseilua
Bakerako Hezkuntza Planaz eztabaidatzeko bilera egingo dute gaur
Dagoeneko zirriborro bat egin du Eskola Kontseiluak, eta batzorde iraunkorrean eztabaidatuko eta bozkatuko dute.
Erredakzioa
Patxi Lopezen Exekutiboak proposatutako Bakerako Hezkuntza Plana aztertzeko bilduko da gaur Euskadiko Eskola Kontseilua. Agiriari buruz txosten bat egingo du Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari igorriko dio datorren ostiralean.
Eskola Kontseiluko iturriek jakitera eman dutenez, dagoeneko zirriborro bat eginda dago, eta ekarpenak egin dizkiote. Zirriborroa gaur eztabaidatuko eta bozkatuko dute batzorde iraunkorrean.
''Elkarbizitza Demokratikoa eta Indarkeriaren Deslegitimazioa'' dokumentuari buruz "iritzi ezberdinak" dira batzorde iraunkorrean. Batzuk biktimei "protagonismo gehiegi" ematen zaiela uste dute, baina beste batzuk ez datoz bat iritzi horrekin eta biktimak ikasgeletan izan behar direla deritzote.
Txostena ez da loteslea, baina "beti kontuan hartu" dituztela adierazi du Isabel Celaak zuzendutako Hezkuntza Sailak.
Bestalde, EAJk eta PSEk harremanetan jarraitzen dute agiriaren inguruan jarrerak hurbiltzeko eta "adostasun" bat lortzeko.