Politika -

Helegiteak blindatzeari

Revilla: "Ez da EAEri oztopoak jartzeko unea"

Kontzertu Ekonomikoaren blindatzearen "kontra" dagoela onartu du Kantabriako presidenteak, baina Euskadiko PSEri eta PPri "oxigeno-baloia eman behar" dietela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errioxak (PP) EAEko Kontzertu Ekonomikoaren kontra aurkeztutako helegitetik at geratuko da Kantabria, Gobernu aldaketarekin EAEn zabaldutako "epe berriari oztopoak jartzeko unea ez" delako, Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentearen ahotan.

Blindatze horren "kontra" dagoela onartu du Revillak, baina Euskadiko PSEri eta PPri "oxigeno-baloia eman behar" dietela adierazi du, "ezberdintasun ideologikoen gainetik" Euskadi dagoela "ulertu dutelako biek", eta "ETAko psikopaten aurkako borroka helburu gisa" jarri dutelako.

"Bi alderdi handien" arteko akordioarekin, Espainiako beste toki batzuetan "zoritxarrez" lortu ez dena lortu dute Euskadin. Gainera, Patxi Lopez sozialista lehendakaria izatea ahalbidetu zuen akordioak.

Nahiz eta Errioxaren helegitea alde batera utzi, blindatzea dela-eta Kantabriak jasan ditzakeen kalteetatik "babesteko" bertako Estatutuak dituen "bide legalak" erabiltzearen alde azaldu da.

Lehendakaria "gizon ausarta eta zintzoa" dela esan du Kantabriako presidenteak, "han Konstituzioa, Euskadi eta Espainia defendatzen ari delako".

Trena Bilbotik Castrora

Bestalde, Castro Urdiales eta Bilbo trenez lotzeko alternatibak aztertzeko Eusko Jaurlaritzak agindutako azterketarekin "pozez zoratzen" dagoela adierazi du Revillak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea