Politika -
Nafarroa
Espainiako Gobernuak ez omen du Zabalza ETArekin lotu nahi izan
Agoizko Udalari egindako eskaerarekin “Estatuko Segurtasun Indarrei tortura leporatzen jarraitzea galarazi” nahi duela zehaztu du.
agentziak | erredakzioa
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak atzera egin eta esan du ez duela Mikel Zabalza ETArekin lotzeko inolako asmorik izan; izan ere, Agoizko Udalari egindako eskaerarekin "Estatuko Segurtasun Indarrei tortura leporatzen jarraitzea galarazi" nahi duela zehaztu du.
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak Mikel Zabalzaren irudiaren ondoan "Tortura" hitza agertzen duen mural bat ezabatzeko agindu dio Agoizko Udalari.
Prentsa-ohar batean argi adierazi nahi izan du "inola ere ez" duela "Mikel Zabalza ETAko kide dela esan nahi izan".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea