Politika -

Absoluzioaren ostean

Euskal gizarteak emandako elkartasuna eskertu du Egunkariak

Halaber, epaiketa ekonomikoari aurre egin behar dioten 'Egunkaria'ko zortzi langileentzat "bigarren absoluzioa" eskatu du Torrealdaik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egunkaria-ko zuzendaritzako kideek eta langileek euskarazko egunkariaren kontrako auzia zabaldu zenetik, orain dela zazpi urte eta bi hilabete, jaso duten elkartasuna eskertu diete euskal gizarteari.

Egunkaria auzian inputatutako bost lagunak, Juan Maria Torrealdai, Jose Maria Auzmendi, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi y Xabier Oleaga, babestu dituzten euskal kultura, politika eta sindikatuetako hamaika lagun bildu dira Bilboko Euskaduna Jauregian. Izan ere, bostei ETAko kideak izatea leporatu zieten egunkaria bultzatzeagatik.

Jasotako laguntza eta elkartasuna "anitza" eskertzeaz gain, epaiketa ekonomikoari aurre egin behar dioten Egunkariko zortzi langileentzat "bigarren absoluzioa" eskatu du Torrealdaik.

Ekitaldian, besteak beste, honakoak izan dira: EAJko Iñigo Urkullu, Jose Luis Bilbao, Andonio Ortuzar, Belen Greaves, Josune Ariztondo, Markel Olano eta Xabier Arzalluz; EAko Pello Urizar eta Carlos Garaikoetxea lehendakaria; EBko Javier Madrazo, Mikel Arana eta Antton Karrera; Alternatibako Oscar Matute eta ezker abertzaleko Rufi Etxebarria eta Arantza Urkaregi

Torrealdayk onartu duenez, "oso une goxoan" daude eta gaurko helburua "azken zazpi urte eta bi hilabetetan lagundu gaituztenei eskerrak ematea zen". "erakunde eta pertsona askoren laguntza izan dugu eta guztiei eskertu nahi diegu", gaineratu du.

Bestalde, Martxelo Otamendik urte hauetan "Euskal Herrian zein hemendik kanpo" jasotako laguntza eskertu du eta "oso pozik" daudela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea