Politika -

Erantzuna

Bakerako Planaren aurkako jarrera mantenduko duela esan du EAJk

Gaur, Patxi Lopezen Gobernuak erabaki du bi astez luzatzea plan berriaren aurrean alegazioak aurkezteko epea. Apirilaren 27ko Gobernu bileran onartu behar zuten aipatu egitasmoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako ''Elkarbizitza Demokratikorako eta Indarkeriari Zilegitasuna Kentzeko'' planaren aurkako jarrera mantenduko duela esan du gaur EAJk, dokumentuaren nondik norakoak "argitu gabe daudelako".

Gaur, Patxi Lopezen Gobernuak erabaki du bi astez luzatzea plan berriaren aurrean alegazioak aurkezteko epea. Apirilaren 27ko Gobernu bileran onartu behar zuten aipatu egitasmoa.

Ohar batean azaldu dutenez, jeltzaleek "argi" utzi diote Jaurlaritzari zein den plan honen aurrean EAJren jarrera. Izan ere, joan den ostiralean, jeltzaleek Terrorismoaren Biktimen Arreta Zuzendaritzari ohar batean bidali zizkioten plan honen aurrean haien kritikak.

Bere egunean, Pastorrek (PSE) "oinarrizko edukia" ez dutela aldatuko esan zion EAJri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea