Politika -

Manifestazioa

Jon Anzari buruzko "egia" eskatu dute Donibane Lohizunen

Baionako Auzitegiko fiskalak ikerketa bat zabaldu du Jon Anzaren heriotzaren inguruko gertakariak argitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4.600 (Frantziako Poliziaren arabera) eta 5.000 lagunen (antolatzaileen arabera) artean Donibane Lohizunen bildu dira Jon Anzaren heriotzaren inguruko "egia" argitzeko.

Agintari abertzaleak eta euskal sindikatuen ordezkariak manifestazioan parte hartu dute "Jon Anza, egia nahi dugu" lelopean.

Anza 2009ko apirilaren 18an desagertu zen Frantziako hegoaldean eta bere gorpua iragan martxoaren 12an aurkitu egin zuten Toulouseko ospitale bateko biltegian.

Anne Kayanikis Baionako Auzitegiko fiskalak ikerketa bat zabaldu du Anzaren heriotzaren inguruko gertakariak argitzeko.

Anzaren gorpua hamar hilabete baino gehiago igaro ostean zergatik ez zuten identifikatu ere ikertu beharko du.

Gabi Mouesca ''Jon Anza'' kolektiboko kideak komunikatu bat irakurri du, azkeneko abokatuen atxiloketak salatuz. Grande-Marlaska epaileari buruz, "Guardia Zibilera jotzeagatik ezaguna da, eta haien torturak Amnistia Internazionalek salatu ditu".

Mouescaren arabera, atxiloketa horien helburua "Jon Anzarentzat justizia eskatzen dutenak isilaraztea da".

Michele Alliot-Marie Justizia ministro frantziarrari buruz ere, "Jon Anzari zer gertatu zaion norbait badago, bera da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea