Politika -
Lehendakaria, ospitalean
Ardanzari ebakuntza egin diote bihotzean, Gipuzkoako Poliklinikan
Medikuek gaur emango dute lehendakariaren egoeraren berri.
Erredakzioa
Jose Antonio Ardanza lehendakariari bihotzean ebakuntza egin diote Gipuzkoako Poliklinikan, Donostian, ''bypass'' bat jartzeko.
Komunikatu batean, medikuek ebakuntzaren berri gaur, 10:30ean, prentsaurrekoan emango dutela jakinarazi dute ospitaleko iturriek.
Prentsaurrekoan Antonio Arraiza Gipuzkoako Poliklinikako zuzendari medikuak eta Juan Jose Goiti zirujau kardiobaskularrak hartuko dute hitza.
Ardanzak bihotzekoa izan zuen martxoaren 3an, Patxi Lopez lehendakariak deitutako Aholkularitza Batzordea egin baino ordu batzuk lehenago. Ardanza bertan parte hartzera deitu zuen Lopezek.
Lehendakaria Galdakaoko (Bizkaia) ospitalera eraman zuten eta bost egun geroago alta eman zioten.