Politika -
Egunkaria auzia
Lehendakaria:"Itxiera Zuzenbide Estatuaren aurkako erasoa izan zen"
"Nahiz eta erabakia asko luzatu den eta nahiz eta konponezinak diren kalteak sortu diren, ANk justizia egin du, eta aurreko prozesuetan egindako akatsak konpondu egin ditu", esan du bere blogean.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariaren ustez, Egunkariaren itxiera "prentsa askatasunaren eta Zuzenbide Estatuaren" aurkako erasoa izan zen. Bere esanetan, justizia "estrategia politiko zehatz baten menpe" erabili zuten.
Bere blogean argitaratu berri duen iruzkinean, Egunkariaren itxiera "euskararen eta euskal kulturaren" aurkako erasoa baino gehiago izan zela idatzi du lehendakariak.
Orain zazpi urte Egunkariaren aurkako "bidegabekeria" egin zutela salatu du Lopezek.
Horrez gain, "zazpi urte irauten dituen Justizia" ez dela justua azpimarratu du.
"Nahiz eta erabakia asko luzatu den, nahiz eta konpondu ezin diren kalteak sortu diren, Auzitegi Nazionalak justizia egin du, eta aurreko prozesuetan egindako akatsak konpondu egin ditu", esan du.