Politika -
Frankismoa ikertzeagatik
Egibarren ustez "astakeria" da Garzoneri kargua kendu ahal izatea
Auzitegi Gorenak epailearen kontrako auzia martxan jarri zuen diktadura garaiko krimenak ikertzeagatik, horretarako eskuduntza ez zuela jakin arren.
Erredakzioa
Joseba Egibar EAJko parlamentariak adierazi duenez, "astakeri" bat da Baltasar Garzon epaileari kargua kendu ahal izatea "frankismo garaiko krimenak ikertzeagatik".
Bere ustez, "Euskadirentzako izan ezin, beste gauza guztietarako aurrez aurre dauden bi Espainien isladapena da. Alde batek ez dio besteari utziko frankismo garaiko krimenak ikertzen". Radio Euskadin egindako adierazpenen arabera, diktadura garaiko krimenak ikertzeagatik Auzitegi Gorenak epailearen kontrako jarritako auziaren kontra dago jeltzalea.
PSE-EE eta PP
Bestalde, Oscar Rodriguez PSE-EEko idazkari orokorraren ustez "oso deigarria" da "frankismoko sarraskiak ikertzen ari dena akusatuen aulkian jartzea". Halaber, kasu honek "denok legearen menpe gaudela" erakusten du Leopoldo Barredaren (PP) iritziz. Gainera, bere kontrako auziaren zergatia "ez da ikertzen ari dena, baizik eta nola ikertu zuen eta hori egiteko eskumena ote zuen", baieztatu du popularrak.