Politika -
Igandea
Podemos Euskadi Aberri Eguna ospatu ala ez ari da aztertzen
Hala eta guztiz ere, "sekula ez" luke ospatuko "identitate edo nazionalismo ikuspuntutik", baizik eta "eskubideetan eta askatasunean" oinarritutako aberriaren prismatik.
agentziak | erredakzioa
Podemos Euskadi aztertzen ari da Aberri Eguna ospatu ala ez, baina argitu du ospatzekotan "sekula ez" lukeela egingo "identitate edo nazionalismo ikuspuntutik", baizik eta "eskubideetan eta askatasunean" oinarritutako aberriaren prismatik.
Eduardo Maura Podemos Euskadiren Politika idazkaria izan da proposamena egin duena, Aberri Eguna ospatzeko ez dela "beharrezkoa abertzale izatea" iritzita.
Maurak azaldu duenez, aberriaren kontzeptuari esanahi berria eman nahi diote jatorria "eskubideetan eta askatasunean oinarritu" behar delakoan. Mauraren arabera, "aberria jendea da, aberria zerbitzu publiko onak dira, inor atzean utzi gabe, eta jendea are erosoago sentiaraztea".
Podemosek "nazio anitzeko sustraia" duela azpimarratu ondoren, Aberri Eguna "edonork" ospa dezakeela adierazi du.
Maurak esan du egunotan erabakiko dutela Aberri Eguna ospatu ala ez, baina ospatzekotan, ez omen da izango alderdi abertzaleek egiten duten ekitaldi politikoen tankerakoa.