Politika -

Gasteizen

Jaurlaritza 'nekatuta', Estatu espainiarrak jarritako helegiteengatik

Espainiako Gobernuak helegitea jarriko du Auzitegi Konstituzionalean EAEko Etxebizitza Legearen aurka.

Espainiako Gobernuak EAEko Etxebizitza Legearen aurka helegitea jarriko duela iragarri du. EiTB
Espainiako Gobernuak EAEko Etxebizitza Legearen aurka helegitea jarriko duela iragarri du. EiTB
Espainiako Gobernuak EAEko Etxebizitza Legearen aurka helegitea jarriko duela iragarri du. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza "nekatuta" dago Estatu espainiarrak euskal autogobernuari egindako erasoekin, Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak gaur adierazi duenez. Espainiako Gobernuak 35 orduko lan astearen aurka helegitea jarri zuen eta, atzo, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Etxebizitza Legearen aurka Auzitegi Konstituzionalean beste bat aurkezteko asmoa agertu zuen.

Toña familiari eta haurrei buruz Gasteizen egin den jardunaldian parte hartu du eta atzo Espainiako Ministro Kontseiluak iragarritako helegitea izan du hizpide. Toñaren hitzetan, Espainiako Gobernuak EAEko Etxebizitza Legearen aurka iragarritako helegitea "euskal autogobernuari egindako erasoa da".

"Jarduneko Gobernuak ez du Diputatuen Kongresura joan nahi azalpenak ematera, baina birzentralizazio gogo sutsua dauka", deitoratu du.

Auzitegiek EAEko Etxebizitza Legea osorik baliogabetuko ez dutenaren itxaropena agertu du sailburuak. Espainiako Gobernuak etxebizitza hutsei, nahitaezko desjabetzeei, kanonari eta zigorrei buruzko artikuluak errekurrituko ditu. Toñak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzari dagokio gai horri buruzko "eskumen osoa" eta Eusko Legebiltzarrak onartu zuen aipaturiko legea.

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak "inbaditu" dituela salatu du Toñak, eta egin behar dituen gauzak ez egitea eta egin behar ez dituenak egitea leporatu dio jarduneko Espainiako Gobernuari, Diputatuen Kongresuan azalpenak ematea kasu.

Rajoyren Gobernuak atzo iragarri zuen Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarriko duela Auzitegi Konstituzionalean, Espainiako Konstituzioaren aurkakoa dela argudiatuta.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Gaurko azken ordukoa