Politika -

New Yorken

1.235 milioi euro emango dizkio EBk Haitiri

Nazio Batuek eskatutako 3.900 milioietatik ia % 80a Europar Batasunak eta AEBek emango dute, Haiti berreraikitzeko lanetan laguntzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haitiko egoera eta etorkizuna aztergai dute New Yorken 136 estatuko ordezkariek. Nazio Batuek adierazi dute Haitik behar larriak dituela eta 8.000 milioi euro beharko dituztela berehalako beharrei erantzuteko eta herria berreraikitzeko.

Catherine Ashton EBko Kanpo-politikako ordezkaria eta Hillary Clinton Amerikar Estatu Batuetako idazkariak aurkeztu dituzte New Yorken Haitirentzako diru-laguntzak.

"Berreraikuntzaz gain, plan honek deszentralizazioa eta nekazaritzan, hezkuntzan eta azpiegituretan inbertsioak ekarriko ditu".

Europar Batasunak 1.235 milioi euro (1.600 milioi dolar inguru) emango ditu, Ashtonek jakinarazi duenez New Yorkeko nazioarteko batzar horretan.

Era berean, Espainiak 346 milioi euro emango ditu, Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako presidenteordeak. Diru-laguntza horrek ekonomia eta erakundeetako oinarriak sendotzen lagundu beharko du.

Washingtonek, bestalde, 1.150 milioi dolar emango dizkio Haitiri, Hillary Clintonek jakinarazi duenez. AEBetako idazkariaren hitzetan, nekazaritza sustatzeko eta Gobernuaren funtzionamendua hobetzeko diru-laguntza da hau.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea