Politika -

Auzitegi Nazionala

Permach espetxetik atera daiteke, 50.000 euroko bermepean

Neurri bera ezarri diete Joseba Alvarezi eta Juan Cruz Aldasorori. Baldintzak ere jarri dizkiete: ezingo dira Estatutik atera, pasaportea kendu diete eta astero epaitegira joan beharko dira sinatzera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 50.000 euroko bermea ezarri die Joseba Permach, Joseba Alvarez eta Juan Cruz Aldasoro ezker abertzaleko kideei, aske geratzeko. Hirurak 2007tik daude preso eta ''herriko tabernen'' kontrako sumarioan daude auzipetuta.

Ebazpenaren arabera, debekatuta izango dute Estatutik ateratzea, pasaportea kendu egingo diete eta astean behin epaitegira joan beharko dira sinatzera.

Auzitegiak berretsi egin du hiru auzipetuek galarazita dutela "bileretan, manifestazioetan, ekitaldi publikoetan, erakundeetan edota alderdi politikoetan parte hartzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea