Politika -

Alderdiei bidali diote

Eusko Jaurlaritzak Bakerako Hezkuntza Plana aldatu du

Datorren ikasturtetik aurrera ikasleek terrorismoaren biktimen testigantzak entzungo dituzte ikasgeletan, bai ETAren biktimenenak eta baita GALenenak ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakerako Euskal Hezkuntza Plan berria bidali die Eusko Jaurlaritzak alderdi politikoei; "Elkarbizitza demokratirako eta bortizkeria deslegitimatzeko" izena dauka orain planak. Eusko Legelbitzarrean eztabaidatu baino lehen, alderdi politikoek beraien ekarpenak egingo dituzte.

Patxi Lopezen Gobernuak Eferi jakinarazi dionez, planak zenbait aldaketa izan ditu, besteak beste, izenarana eta planaren filosofia.

Legebiltzarreko alderdiei ezezik, biktimen elkarteei eta Eudeli ere bidali diete domumentua.

Plan hau aurreko Eusko Jaurlaritzak burutzen hasi zen. Bere helburua bortizkeriaren deslegitimazioa da.

Alderdien eta elkarteen ekarpenak behin egindak, Eusko Jaurlaritzari igorriko diote plana berriro ere onartua izateko, Aste Santua eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea