Politika -

2011ko udal hauteskundeak

Batasuna hauteskundeetan ez egoteko erreformak iragarri dituzte

Legez kanpoko ezker abertzaleari hauteskundeetara aurkeztea edo erakundeetan jarraitzea ahalbidetzen dioten azken lege zirrikituak kendu egingo dituztela iragarri du Estatuko fiskal nagusiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Candido Conde-Pumpido Estatuko fiskal nagusiak iragarri du erreformak egingo dituztela legedian, legez kanpoko ezker abertzaleari hauteskundeetara aurkeztea edo erakundeetan jarraitzea ahalbidetzen dioten azken zirrikituak ezabatzeko.

Fiskalburuak zehaztu du Espainiako Gobernua "lanean" dagoela, Batasunarentzat "gero eta zailago" izan dadin hauteskundeetara aurkeztea.

Gaur goizean kazetariek Jaime Mayor Oreja PPko kidearen adierazpenei buruz galdetu diotenean egin du iragarpena Pumpidok.

Hori horrela, fiskal nagusiak uko egin dio erantzuteari, baina Fiskaltzak ez duela auzitara joko zehaztu du.

"Kritika politikoa herritarrek egin beharko dute, ez Justiziak", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea