Politika -

2011ko udal hauteskundeak

Hauteskundeetan Batasunak zerrendarik ez izatea eskatu du Quirogak

Eusko Legebiltzarreko presidentearen arabera, legedia "erreformatu" egin beharko litzateke beharrezkoa izanez gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak hizpide hartu ditu gaur 2011ko udal hauteskundeak, eta Espainiako Gobernua "udaletan Batasunaren zerrenda bakar bat ere ez egotea" lortu behar duela adierazi du.

Halaber, Exekutiboaren "utzikeria"ren ondorioz "100.000 euskal herritarrek Batasuneko alkate bat" dutela salatu du. "Legedian erreformak egin behar badira, egin ditzatela, baina hori ezin da berriz gertatu", gaineratu du.

Quirogaren ustez, terrorismoaren aurkako borroka "une erabakigarrian" dago, ETA "estututa" baitaukate Estatuko Segurtasun Indarrek. Hori horrela, fronte guztietan ETAren aurkako borroka zorrozteko eskatu dio Gobernuari.

Gaur goizean COPE irrati-katean egin dioten elkarrizketa batean, Eusko Legebiltzarreko presidenteak Batasunekoei ez entzuteko deia egin dio Espainiako Exekutiboari, eta ETA "arlo ekonomikoan ere" jazartzea beharrezkotzat jo du, "egunero enpresaburuei estortsio eta xantaia egiten jarraitzen baitu".

Mayor Orejaren adierazpenak

Jaime Mayor Oreja PPk Europan duen parlamentarioaren hitzei dagokienez (ETA eta Zapatero "aliatu potentzialak" direla esan zuen), Quirogak "neurriz" mintzatzeko eskatu die sozialistei, iraganean "ETArekin politikaz negoziatu duen Gobernua baitaukagu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea