Politika -
Auzitegi Nazionala
Gogeaskoetxeak erregea Guggenheimen hiltzen saiatu izana ukatu du
Kepa Arronategik ahozko saioan ziurtatu duenez, Eneko Gogeaskoetxeak ez zuen erasoan parte hartu. Arronategi atentatuagatik zigortu zuten.
Agentziak | Erredakzioa
Juan Carlos erregea Bilboko Guggenheim Museoaren inaugurazioan, 1997an, hiltzen saiatu izana ukatu du gaur Eneko Gogeaskoetxea ETAko buruzagi ohiak Auzitegi Nazionalean. Zapuztutako erasoan ertzain bat tirokatu eta hil zuen ETAk.
Kepa Arronategik ahozko saioan ziurtatu duenez, Eneko Gogeaskoetxeak ez zuen erasoan parte hartu eta ETAko taldearen helburua Guggenheim museoa zen, ez erregea. Arronategi atentatuagatik zigortu zuten.
Garai horretan ETAko kidea ez zela adierazi du Gogeaskoetxeak. Erresuma Batura alde eginda zegoela azaldu du, 2011n Cambridgen atxilotu zuten arte. Denbora tarte horretan ikertzen ari zirenaren berririk jaso ez zuela gaineratu du.
Gogeaskoetxeari 95 urte eta 5 hilabeteko kartzela-zigorra ezartzeko eskatu du fiskalak behin-behineko ondorioetan. ETAko kidea talde militarreko eta logistikoko buruzagia zen 2011n, Cambridgen, atxilotu zutenean.