Politika -

Epaiketa

De Juana Chaosek bere estradizioaren aurkako helegitea aurkeztu du

Edward Fitzgerald bere abokatuak horrela erantzun dio Belfasteko lehen auzialdiko epaitegiaren erabakiari, eta "bere bezeroaren osasun egoera"ren inguruko alegatuak aurkeztuko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki de Juanaren abokatuak gaur aurkeztutako helegitea aztertuko du Ipar Irlandako apelazio epaitegiak, ostiraletik aurrera. Horrela erantzun diote preso ohia Espainiara estraditatzeko Tomas Burgess epailearen erabakiari.

Espainiako Justiziak, De Juanari egozten zion terrorismoa goratzeko delituagatik estraditatua izan zitekeen irizpena eman zuen Tomas Burgess epaileak, martxoaren 1ean. Hain zuzen, legedi britaniarrak antzeko delitu bat onartzen zuela argudiatu zuen.

Martxoaren 1ean bertan aurreratu zuenez, Edward Fitzgerald De Juana Chaosen abokatuak, Belfasteko lehen auzialdiko epaitegiaren erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztu du, eta "bere bezeroaren osasun egoera" ardatz dituzten alegatuak aurkeztuko ditu.

2008ko abuztuan, kartzelatik atera zenean, emakume batek Donostiako bere omenaldian irakurri zuen eskutitzaren egilea den argitzeko galdekatu nahi du Espainiako Justiziak preso ohia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea