Politika -

Hong Kongera

Googlek ez du bere bilatzailea zentsuratuko Txinan

Astelehen honetatik aurrera, atariko bisitari txinatarrak Hong Kongera bideratuko dituzte, zentsura saihesteko helburuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlen bitartez Txinan egiten diren bilaketa guztiak Hong Kongera desbideratuko dituela jakinarazi du bilatzaileak,&' || 'nbsp;Beijingeko Gobernuaren zentsura saihesteko.

Gaurtik aurrera atariko bisitariak Txinan (google.cn) Hong Kongera (google.hk) bideratuko dituzte, enpresak komunikatu batean jakinarazi duenez.

"Gure ustez, estrategia berri honekin konponbide egokia jartzen diogu geneukan arazoari", David Drumon Google-ko zuzendariak bere blogean esan duenez.

Bere esanetan, neurri berri hau "legezkoa" da, eta, erabakiari esker Txinako Gobernuak onartzen ez zituen hainbat web orritan ibili ahal izango dira erabiltzaile txinatarrak, tartean Facebook, Twitter, Youtube, Google Docs eta Blogger.

Hala ere, Beijin-ek Hong Kong-eko zerbitzariei baimena ukatu ahal izango diela aurreratu du Drumonek.

Google-k ikerketarako operazioak mantenduko ditu Txinako Gobernuarekin, eta baita salmenta saila ere. Hala ere, langile kopuruak murrizpenak izan ditzake, baldin eta Txinako Gobernuak google.com.uk blokeatu egiten duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea