Politika -
Agiria
Ares: "ETAren azken agiriak ez du ezer berririk ekarri"
Herrizaingo sailburuaren ustez, "ETAk berean jarraitu nahi du". "ETAk ezin du inor engainatu", esan du TVE-n.
Erredakzioa
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren ustez, ETAk argitaratu duen azken agiriak "ez du ezer berririk ekarri". "Una honetan ETAk ezin du inor engainatu", gaineratu du.
TVEri eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, "garrantzia izango duen agiri bakarra ekintza terroristak utzi egiten dituela jakinarazteko egingo dutena da".
Aresen hitzetan, azken agiriak "ETAk ekinean jarraitu nahi duela berretsi du" eta, ondorioz, "fronte guztietan taldearen kontra jo behar" dela azpimarratu du.
Ezker abertzalearen baitan "politikaren aldeko apustua egin nahi dutenak" badaudela esan du, baina ez du uste "ETAtik aldentzeko giharrik" izango dutenik.