Politika -

Polizia-operazioa

Atxiloketak Alacanten, Valentzian eta Ceutan, Daeshekin lotuta

Polizia Nazionalak zazpi lagun hartu ditu atxilo bart Daesh eta Al Nusra erakundeen aurka abitutako polizia-operazioaren harira.

Polizia atxilotuetako bat eramaten, Ceutan. Argazkia: EFE
Polizia atxilotuetako bat eramaten, Ceutan. Argazkia: EFE
Polizia atxilotuetako bat eramaten, Ceutan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak zazpi lagun hartu ditu atxilo bart Daesh eta Al Nusra erakundeen aurka abitutako polizia-operazioaren harira, Barne Ministerioaren arabera.

Hain justu Alacanten, Valentzian eta Ceutan egin dituzte atxiloketak. Atxilotuetako lauk espainiar herritartasuna dute, baina Barne Ministerioak adierazi duenez, jatorri siriar, jordaniar eta irakiarrekoak dira. Beste biak, ostera, Espainian bizi diren siriar eta marokoar bi dira.

2014an abiatu zuen Poliziak operazioa eta atxilotuei "erakunde jihadisten kanpo azpiegituran parte hartzea egotzi diete, erakunde hauek ekintza terroristak egiteko material logistikoa lortuz", hain zuzen.

Auzitegi Nazionaleko seigarren instrukzio epaitegiak agindu du operazioa Fiskaltzarekin elkarlanean, eta oraindik zabalik jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Eguneko albisteak