Politika -

Hezkuntza

Euskarazko irakasle postu gutxiago eskainiko ditu Nafarroako Gobernuak

Beraz, euskaraz 108 postu eskainiko ditu, eta gazteleraz, 92. Espainiako Gobernuak iragarritako helegitearen ondotik hartu du erabakia.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Hezkuntzako lan eskaintza publikoan euskarazko irakasle postuak 228tik 108ra murriztuko ditu; gaztelerazko 92 postuak, berriz, mantentzea erabaki du. Deialdiaren xehetasunak ostiral honetan azalduko dizkie sindikatuei.

Deialditik kenduko dituzten euskarazko 120 irakasle postuak Haur eta Lehen Hezkuntzakoak dira.

UPNren Gobernuak bere garaian egindako lan eskaintza publikoaren aurka Estatuak iragarritako helegitearen ondotik hartu du aipatu erabakia Foru Gobernuak. Sindikatu eta alderdi abertzaleak haserre agertu dira; sindikatu eta alderdi unionistak, ostera, pozik.

Eusko Alkartasunak “atzerapausotzat, onartezintzat eta iraintzat” jo du proposamen berria eta Geroa Baik UPNren antzera jokatzen duela salatu du, “irakasle euskaldunak eta bertoko hizkuntza jakitea zigortuz”.

Irakasle euskaldunak “diskriminatu” egiten dituela esanez, erabakian atzera egitea eskatu du.

PSNk deitoratu du UPNk bere momentuan hartutako “erabaki alderdikoiak” ekarri duela Estatuaren helegitea eta horrek orain egungo lan eskaintza publikoan eragina izan duela.

Horrez gain, zerrenda bakarraren aurka agertu dira eta irakasle euskaldunen eta gazteleraz soilik dakitenen merituak banatuta kontuan hartzea eskatu dute sozialistek.

Sindikatuen kasuan, LABek esan du lan eskaintza publikoaren kudeatzea “oso txarra” izaten ari dela eta proposamen berria “irizpide politikoetan” oinarritzean dela, “irizpide teknikoetan oinarritu beharrean”.

Horrenbestez, LABek dio Nafarroako Gobernuak “erabateko arduragabekeriaz” jokatu duela eta Ahal Duguren eta Izquierda-Ezkerraren (hasierako proposamena zalantzan jarri zuten) deitoragarritzat jo du.

STEILAS sindikatuak iragarri du proposamen berriaren kontra egingo duela, ostiral honetan egingo duten bileran aldaketarik ez bada.

Bestalde, AFAPNA eta CCOO sindikatuak ontzat eman dute Nafarroako Gobernuaren hautua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak Irakasleak azken ordukoa