Politika -

Gobernagarritasuna

Podemosek espero du PSOEk 'aldaketarako gobernua' osatzea

"Zain egon behar dugu gaur zer gertatuko, baina erantzukizunez jokatzea eta aldaketarako gobernuaren alde egitea espero dugu", esan du Nagua Alba Podemoseko diputatuak.

Nagua Alba Podemoseko diputatua Argazkia: Efe
Nagua Alba Podemoseko diputatua Argazkia: Efe
Nagua Alba Podemoseko diputatua Argazkia: Efe

Agentziak / Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nagua Alba Podemoseko diputatuak adierazi duenez, PSOEk “erantzukizunez jokatzea eta Pablo Iglesiasek gidatzen duen alderdiarekin aldaketarako gobernua” osatzea espero dute.

Andoainen, Ahal Duguren ekitaldi batean egindako adierazpenetan esan duenez, "ilusio handia egiten dit herritarrek biltzeko eta eztabaidatzeko gune bat sortzea. Gainera, zirkulu hori Andoainen sortzea nabarmenduko nuke, hauteskundeetan lehen indarra izan baitzen Podemos".

Podemosekin akordioa lortzearen inguruan eztabaidatzen ari dira gaur PSOEren zuzendaritza bileraren, eta horren inguruan galdetuta, Albak adierazi du bere alderdiak "aldaketarako proposamena" egin duela, "PP orain arte egiten ari den politikekin amaitzeko".

"Zain egon behar dugu gaur zer gertatuko, baina erantzukizunez jokatzea eta aldaketarako gobernuaren alde egitea espero dugu", esan du.

"PPk aurrera eraman dituen austeritate politikei azkena eman behar zaie eta ustelkeriarekin amaitu behar dugu", gaineratu du buruzagiak.

Gainera, Ciudadanosek alderdi berria dela esaten badu ere, haren politikek eta PPrenek "antz gehiegi" dutela nabarmendu du. Hori dela eta, PPren programarekin "antz handia duen programa bat duen alderdiarekin itunak egitea oso zaila" dela azpimarratu du.

Hautagaitzak

Euskadiko Ahal Duguren hautagaitza prozesuari dagokionez, oraindik primarioak egiteko epe zehatzik ez dagoela esan du. "Gero eta hautagaitza gehiago aurkeztu, gero eta hobeto. Herritarrek hautatzeko aukera gehiago izango dituztelako", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pedro Sánchez bideoak Podemos