Politika -
Kale-indarkeria
Garikoitz Ibarluzea, kartzelara fidantza barik Londresen
2006tik bilatze eta atxilotze agindupean zegoen Ibarluzea, kale erasoekin lotuta. Ibarluzeak ukatu egin du Espainiaratua izan nahi duenik.
Euskadi Irratia
Fidantzarik gabe atxilotuta geratu da Garikoitz Ibarluzea, Espainiako Justiziak kale indarkeria leporatzen dion gizonezkoa. Gaur Garikoitzek ukatu egin du Espainiaratua izan nahi duela. Gaur zortzi egingo dute Espainiaratze eskariaren gaineko epaiketa.
Fiskalak bermearen aukerarik ez ematea eskatu dio auzitegiari, eta defentsako abokatuak ere uko egin dio bermea eskatzeari.
2006tik bilatze eta atxilotze agindupean zegoen Ibarluzea, kale erasoekin lotuta. Izan ere, 2002an atxilotu zuten Tolosaldeko beste zazpi gazterekin batera. Baldintzapean aske geratu ostean, 2006an epaitu zituzten, baina Ibarluzea ez zen Auzitegi Nazionalean agertu.
1999 eta 2002 artean hainbat kale erasotan parte hartu izana egozten diote, besteak beste, Ibarrako bi zinegotziren etxeetara molotov koktelak jaurti izana.