Politika -

Katalunia

Puigdemontek aldebakarreko independentzia adierazpen bat baztertu du

Helburua konstituzio bat idazten hastea dela azaldu du Generalitateko presidenteak eta, ondoren erreferendum bat eginez, Kataluniako Estatu berriari babesa emango dion “gehiengoa” bilatzea.

Carles Puigdemont Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Aldebakarreko independentzia adierazpen bat baztertu du Puigdemontek

1:37

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldebakarreko independentzia adierazpen bat egitea baztertu du Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak: “Ez dago aurreikusita. Hauteskundeetan hartutako konpromisoa ez zen aldebakarreko independentzia adierazpena izan”.

TV3 telebistan egindako elkarrizketan, xedea konstituzio bat idazten hastea dela azaldu du Generalitateko presidenteak eta, ondoren erreferendum bat eginez, Kataluniako Estatu berriari babesa emango dion “gehiengoa” bilatzea.

Bestalde, nahiz eta erregea eta Konstituzioa ez aipatu, kargua zin egiteko erabili zuen formula guztiz legezkoadela ziurtatu du Puigdemontek. Mariano Rajoy jarduneko presidenteak zoriontzeko deitu ez izana deitoratu du Kataluniako buruzagiak.

“Gobernuko presidentearen oinarrizko adeitasun arau bat izan beharko litzateke, nahiz eta jardunean egon. Katalunian Estatuko ordezkaria naizela uste baldin badu, deitzea ez litzateke soberan egongo”, gogoeta egin du. Era berean, erregeak Carme Forcadell Parlamentuko presidentea hartu ez izana kritikatu du Kataluniako agintariak.

Nahiz eta independentzia bezalako proiektu politikoa defendatu, Estatuaren interesen guztiz kontrakoa, zubiak apurtzeko batere borondaterik ez duela ziurtatu du Puigdemontek, baina helburua Kataluniako Estatua lortzea dela ohartarazi du: “Ez gara kikilduko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Pere Aragonès bideoak