Politika -

Senda-agiria jaso du

Ardanza ospitaletik atera da eta etxean egongo da sendatu arte

Asteazkenean ospitaleratu zuten lehendakaria, bihotzeko bat pairatu ondoren. Jasotako mezu guztiak eskertu ditu Ardanzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Ardanza lehendakariak alta jaso du gaur eguerdian, eta Galdakaoko Ospitaletik atera da. Joan den asteko asteazkenean ospitaleratu zuten, bihotzeko bat pairatu ondoren. Euskalteleko presidenteak etxean jarraituko du sendatze prozesua, konpainiak ohar batean jakinarazi duenez.

Joan den asteko asteazkenean heldu zen Ardanza Galdakaoko Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatera, "bihotzeko akutu" bat pairatu ostean. Ebakuntza "arazorik gabe" egin bazuten ere, 72 orduz zainketa intentsiboetako unitatean izan zuten lehendakaria. Ardanzak eta bere familiak "lehendakariaren osasun-egoera kezkatu izatea" eskertu dute, eta "jasotako estimu-adierazpen guztiengatik" eskerrak eman dituzte. "Horiek guztiek adore eman diete lehendakariari eta haren senitartekoei egun hauetan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea