Politika -
Auzitegi Nazionala
33 urteko espetxe-zigorra eskatzen dute kutxazain bat erretzeagatik
Auzipetuak lau gazte dira eta fiskalak 33 urteko kartzela-zigor bana eskatzen du haientzat. Gertakariak 2008an jazo ziren eta epaiketa gaur hasi da.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalean lau gazte epaitzen ari dira, Ezkerraldean (Bizkaia) ''kale borroka'' talde bat osatzea eta 2008an, Barakaldon, kutxazain automatiko bat erretzea egotzita. Eraso horrengatik 33 urteko kartzela-zigorrak eskatzen ditu fiskalak.
Epaiketa gaur hasi da eta datorren ostegunean amaituko da. Auzipetuak Sendoa Aratz Jurado, Unai Frias de la Red, Jon Villanueva Patin eta Asier Gomez de Salazar dira. Teresa Sandoval fiskalak erakunde terroristako kide izatea, sute terrorista eragitea eta substantzia sukoiak eta lehergaiak edukitzea leporatzen die.