Politika -

Erreakzioak

PPk nabarmendu du erregeak ‘Estatu-ikuspegia’ duela, akordioa eskatuta

PSOEk azpimarratu du Felipe VI.ak mezu "egokia" zabaldu zuela; Pablo Iglesiasen iritziz, "langabezia eta desberdintasunaren gainean hitz egin beharko zuen".

Laura Garrido. Argazkia: EiTB.
Laura Garrido. Argazkia: EiTB.
Laura Garrido. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduko 20ko hauteskundeetan botorik gehien jaso zituzten alderdiek, PPk eta PSOEk, gustura hartu dute Felipe VI.ak Eguberriko mezuan esan duena. Ciudadanoseko Albert Riverak, Podemoseko Pablo Iglesiasek, IUko Alberto Garzonek eta UPyDko Gorka Maneirok ere baloratu dute Espainiako erregearen mezua. PP: Erregearen “Estatu-ikuspegia” Euskadiko PPko bozeramaile Laura Garridok nabarmendu du erregeak “Estatu-ikuspegia” izan zuela; izan ere, Eguberriko mezuan alderdien arteko akordioa eskatu zuen, eta Espainiako batasunaren alde egin ere, legea nolabait apurtzearen aurka azalduta. Kazetariei egindako adierazpenetan, Garridok azpimarratu ere azpimarratu du erregearen “handitasuna, eredugarritasuna eta ikuspegi zabala”, eta aseguratu du mezuak erakusten duela ezin hobeto ezagutzen dituela herrialdeak dituen erronkak. Garridok nabarmendu du erregeak eskatu ziela alderdiei “lasaitasunez jarduteko, elkarren artean hitz egiteko eta guztion artean egindakoarekin konfiantza izan dezaten”. PPko idazkari nagusi Maria Dolores de Cospedalek, bere aldetik, esan du mezuan ikus zela errege bat “haren herrialdea ezin hobeto ezagutzen duena”. Mezua, bere iritziz, “historikoa eta oinarrizkoa” izan zen, “batasuna, akordioa eta egonkortasuna dira gure demokraziaren funtsezko euskarriak”. PSOE: Mezu “egokia” Antonio Hernando PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak esan du mezua “egokia” izan zela; izan ere, erregearen hitzek erakutsi zuten Espainia “herrialde handia” dela, “guztiok dugula tokia bertan, eta guztion artean egiten dugula”. Felipe VI.aren berben gainean hitz egiteko prentsaurrekoan, Hernandok esan du PSOEk partekatzen duela erregeak legearekiko, Konstituzioarekiko eta elkarbizitzeko arauekiko islatutako errespetua: “Inor ezin da ibili araurik ez balego bezala”. Rivera bat dator erregearekin: beharrezkoak dira elkarrizketa, batasuna eta egonkortasuna Ciudadanoseko presidente Albert Rivera bat dator Felipe VI.arekin: bere ustez, Espainiako demokraziaren garai berri honetan beharrezkoak dira elkarrizketa, batasuna eta egonkortasuna. Twitterren hedatutako mezu batean, Riverak horrela hitz egin du erregeak emandako mezuaren gainean. Iglesias: “Langabezia eta desberdintasunari buruz hitz egin beharko zuen” Podemoseko lider Pablo Iglesiasek aseguratu du ados dagoela erregearekin ondorengo kontzeptuan: Espainia anitza dela. Hala ere, Iglesiasek uste du Felipe VI.ak langabezia eta desberdintasunari buruz hitz egin beharko zuela. Garzon: erregeak PPren hitzak erosi ditu, eta gehiengo sozialetik urrun dago IUko hautagai Alberto Garzonek esan du Felipe VI.ak PPren hitzak erosi dituela; izan ere, berreskuratze ekonomiaz hitz egin zuen. Garzonen ustez, erregeak ez daki zeintzuk diren herritarrek dituzten arazoak. UPyDren iritziz, garrantzitsuagoa da alderdiek egiten dutena, erregeak esaten duena baino UPyDko bozeramaile Gorka Maneirok aseguratu du Espainian garrantzitsuagoa dela alderdiek egiten dutena, herrialdea bere onera ekartzeko, erregeak esaten duena baino. Maneiroren hitzetan, erregeak “espero zena” esan zuen, “berak esan ahal duena”, gauza zentzudunak, normalak, begien bistakoak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE PP UPyD albisteak Espainiako Felipe VI.a albisteak Gabonak albisteak Euskadiko PP Ciudadanos Podemos