Politika -
Indarren batasuna
Espainiak ETAren jazarpena gogortuko du Venezuelan
Zapaterok ohartarazi duenez, Venezuelan bizi diren ETAko kideen jarraipena areagotuko dute eta Hugo Chavezen Exekutiboaren laguntza izango duela ziurtatu du.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak Venezuelan bizi diren ETAko kideen jazarpena gogortuko duela adierazi du.
Granadan egin dutne EBko eta Marokoko goi-bileraren amaieran, Zapaterok prentsaurrekoa eskaini du eta urte askotan Venezuelan bizi izan diren ETAko "kide gutxi batzuen" jarraipena areagotuko duela ziurtatu du. Horretarako Hugo Chavezen Exekutiboaren laguntza izango duela ziurtatu du.
"Etengabe egiten ari garen lana da hori, eta orain indartu egingo dugu", azpimarratu du Gobernuko buruzagiak.
Datorren egunetan Francisco Javier Velazquez Polizia eta Guardia Zibilaren zuzendari orokorrak Caracasera egingo duen bidaia lehenengo urratsa izango da.
"Venezuelak Eloy Velascoren autoan zioena ukatu du eta Espainia eta Venezuela elkarlanean arituko gara munduko edozein tokitan ETAko kide baten ekintza eremua murrizteko", adierazi du Zapaterok.
Zapateroren ustez, ETArekiko "kolaborazioari buruzko hipotesiaren" Caracaseko agintarien bertsioa jakitea beharrezkoa da, garrantzitsua den informazioa "haien eskutan baitago".
Bi herrialdeetako agintariek elkarlanean aritzeko borondatea aurkeztu zuten atzo, publiko egin zuten komunikatuarekin, Velascoren autoaren ondorioz sortutako polemikari garrantzia kentzeko.