Politika -

Mezua Sinn Feini

Arazoa demokratikoki konpontzeko konpromezua aurkeztu du Otegik

Batasunako bozeramale ohiak hausnarketa hori helarazi dio Sinn Feini. Iragan asteartean 2 urteko kartzela-zigorra eta 16 urteko gaitasungabetzea ezarri zizkioten Otegiri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Batasunako bozeramale ohiak EAEko arazoa "prozesu demokratiko baten bidez konpontzeko, neurri politiko eta demokratikoen bidez, alderdien arteko elkarrizketa eta negoziazioa erabiliz" ezker abertzalearen "konpromezu osoa" helarazi dio Sinn Feini.

Hausnarketa hori Kattalin Madariaga ezker abertzaleko ordezkariak aurkeztu du, iragan ostegunetik Dublinen egiten ari diren Sinn Feinen Asanblada Nazionalean.

Otegik bildalitako mezuan ezker abertzalea, azken hilabeteetan, "independentzia nazionalera abiatzeko estrategia eraginkorrago bat eztabaidatzen" aritu dela azaltzen du.

Otegik ziurtatu duenez, "Euskal Herriarentzako orain eta etorkizun berri bat eraikitzeko ezker abertzalearen konpromezua osoa da", eta "arazoa konpontzeko prozesu demokratikoaz gain beste arrazoizko alternatibarik ez" dagoela azpimarratu du.

Ezker abertzaleko agintari ohiaren ustez, Espainiako Gobernuaren "errepresioak" agerian jartzen du "gure proposamen demokratikoen beldur" direla.

Otegi Navalcarnero kartzelan dago, Madrilen, iragan urrian Batasunako agintaritza berreraikitzen saiatzeagatik atxilotu zutenetik. Iragan asteartean Auzitegi Nazioanak bi urteko kartzela-zigorra eta 16 urteko gaitasungabetzea ezarri zizkion terrorismoa goraipatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea