Politika -

Komunikatua

Espainiak eta Venezuelak ETAren kontrako borroka berretsi dute

Gobernu espainiarrak eta venezuelarrak epailearen autoaren ondorioz sortutako polemikarekin amaitu dute. Epailearen arabera, ETA eta FARCen arteko aliantzan "laguntza" eman du Chavezen Gobernuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako eta Venezuelako Gobernuek ETAren kontrako borroka berretsi eta elkarlanean jarraituko dutela adierazi dute komunikatu baten bidez.

Eloy Velasco Auzitegi Nagusiko epailearen autoarekin etorritako polemikarekin amaitu dute horrela; epailearen arabera, Venezuelako Gobernuak ETA eta FARCen arteko aliantzan parte hartu du.

Iragan martxoaren 1ean, Velasco epaileak ETAko eta FARCeko zenbait kide prozesatu zituen Espainian Kolonbiako agintari batzuen kontra atentatuak prestatzeagatik.

Komunikatu baten bidez, bi gobernuek terrorismoa, edozein eratakoa, gaitzetsi egin dute. Gainera, Venezuelak ETAri lagundu izana dioten informazioak ukatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea