Politika -

Ustezko harremana ETArekin

Lehendakariak uste du Venezuelak "azalpenak" eman behar dituela

ETArekin eta FARCekin harremana zuela dioen autoaren inguruan azalpenak eman behar dituela uste du Patxi Lopezek, "zer den egin eta zer gezur" jakiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak adierazi du Venezuelak "azalpenak" eman behar dituela Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen autoaren inguruan, informazio horietan "zer den egi eta zer gezur" jakiteko. Izan ere, herrialde hartako Gobernuak ETArekin eta FARCekin harremana izan zuela esan zuen epaileak bere autoan.

"Onartezina da Gobernu batek talde terrorista bat babestea", gaineratu du Lopezek, Onda Cero irrati-katean egindako elkarrizketa batean.

Horren ildotik, "urte askoz" nazioartean ETAk "kutsu erromantikoa" duen ideiaren aurka borroka egin behar izan dutela gogorarazi du lehendakariak. Horrenbestez, ETA "euskal gizartearen eskubideen alde borroka egiten duen taldea baino, askatasuna eta bakea galarazten ari diren hiltzaileak" direla nabarmendu du.

ETA, bere "amaieratik gertu"

Bestalde, lehendakariak azpimarratu du ETA inoiz baino ahulago dagoela, baina, are gehiago, "amaieratik gertu" ere badagoela.

Dena dela, errefusatu egin du "munstro" hori "amaiera data" jartzea, taldea behin betiko heldu arte ez baita "azken garaipen" lortuko.

"Guardia Zibilak, Poliziak, Ertzaintzak, Esquadra Mossoek, Frantziako Poliziak eta Portugaleko Poliziak izan dute arrakasta azken aldian", aldarrikatu du.

Bere ustez, "azken hilabetetan" izan diren atxiloketek erakutsi egin dute ETAk "talde eta base berriak" egin nahi zituela, "egiten dakien gauza bakarra egiten jarraitzeko", hau da, "atentatuak gauzatu eta mina eragin".

Velascoren autoa

Eloy Velasco epaileak ETAko eta FARCeko ustezko kide batzuk auzipetu zituen astelehenean, Espainian Kolonbiako Gobernuko hainbat goi-kargudunen aurka atentatuak egiteko elkarlanean egotea egotzita.

Auto horretan, Velascok ziurtatu zuen Venezuelako Gobernuak aliantza horri "lagundu" zion zantzuak daudela, auzipetuetako bat Arturo Cubillas, 1989an Venezuelara iritsi zen ETAko ustezko kide bat, baita.

Agiri batean, Venezuelako Gobernuak gogorarazi zuen Cubillas bi gobernuen arteko akordio baten ondorioz heldu zela herrialdera.

Cubillas emakume venezuelar batekin ezkonduta dago, eta zenbait kargu publikotan aritu da 1999an Hugo Chavez agintera heldu zenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea