Politika -

Katalunia

CUPek hilaren 27an erabakiko du Mas babestu edo ez

Alderdi independentistak Asanblea Nazionala deitu du egun horretarako.

Artur Mas Kataluniako jarduneko presidentea. EiTB
Artur Mas Kataluniako jarduneko presidentea. EiTB
CUPek hilaren 27an erabakiko du Mas babestu edo ez

1:19

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CUPek Asanblea Nazionala deitu du abenduaren 27rako, Junts pel Si (JxSi) koalizioarekin izandako negoziazioei eta Artur Masen inbestidurari buruz erabakitzeko, Sergi Saladie diputatuak iragarri duenez.

Horren esanetan, egun ez dago akordiorik bi indarren artean, prozesu independentistari ekiteko adierazpena salbu.

CUPek “akordio orokorra” lortu nahi du JxSirekin, hiru ildo nagusiren inguruan: Estatuarekin hausteko prozesua abiatzea, neurri sozialak onartzea eta prozesu konstituziogile bat sustatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Gaurko azken ordukoa Kataluniako hauteskundeak Artur Mas albisteak