Politika -
Epaiketa AN-n
Askapenaren defentsa: 'Absoluzio librea da aukera bakarra'
Erakunde internazionalistako bost kideak zigortzeko Fiskaltzak eta akusazioek darabilten estrategia kritikatu du Amaia Izko abokatuak.
Agentziak | Erredakzioa
Erakunde armatuari laguntzea egotzita, Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren Askapeneko bost kideen defentsak absoluzio librea eta erakunde internazionalistak jardunean jarraitzea eskatu du.
Aldeek ondorioak jakinarazteko eguna da gaurkoa Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak eta AVT eta Dignidad y Justicia akusazioek seina urteko kartzela zigorra eskatu dute Walter Wendelin, Gabi Basáñez, Unai Vazquez, David Soto eta Aritz Gamboa akusatuentzat, ETAri lagundu ziotela leporatuta. Bostak 2010eko irailean atxilotu zituzten.
Fiskaltzaren eta akusazioen estrategia kritikatu du Amaia Izko defentsa abokatuak. Haren esanetan, "zarata egin nahian, su ikusgarriak egin dituzte".
Defentsaren aburuz, epaiketan ez da Askapenaren eta ETAren arteko lotura baieztatu eta, beraz, "absoluzio librea da aukera bakarra".
Izcok azpimarratu duenez, Askapenako kideek ezker abertzaleko erakundeekin afinitate politikoa izatea ez da delitu.
Amaieran, akusatu guztiek azken deklarazioa egiteko duten eskubidea baliatu dute.
Akusatuek esan dute "elkartasun internazionalista" alorrean jarduten zutela eta "negoziazio politikoa" defenditu dute Euskal Herriko edota Kataluniako "enfrentamenduak ixteko".