Politika -

Elkarrizketa

Rajoyk esan du abenduaren 20aren inguruan izango direla hauteskundeak

Hala ere, argitu du ''beste data posible'' bat ere badagoela, eta berretsi egin du PPren hautagaia izateko asmoa duela.

Hauteskunde orokorrak abenduaren 20ean izan litezke

1:18

Agentziak | Aurrerapena

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan aurreratu duenez, hauteskunde orokorrak 2015eko abenduan izango dira, ''abenduaren 20aren inguruan''; hala ere, horren hitzetan, ''beste data posible bat ere badago''.

Cope irrati katean egin duen elkarrizketan esandakoaren arabera, 2016ko Aurrekontuak onartu ostean deituko dira hauteskundeak. ''Ezin dut data zehatza esan, baina bai abenduan izango dela'', gaineratu du.

Halaber, Rajoyk berretsi egin du PPren hautagaia izateko asmoa duela, bera baita alderdiko presidentea.

Dagokion unean bere ondorengoa aukeratzeko barne-hauteskundeak egingo dituzten galdetuta, Rajoyk esan du prozedura guztiak hobetu daitezkeela; hala ere, inork ''leziorik ez'' emateko eskatu du, bereziki, ''primarioak egin baina beraiek bakarrik aurkezten baldin badira''.

Konstituzionalaren erreforma

Bestalde, Rajoyk Auzitegi Konstituzionalaren lege organikoa erreformatzeko akordio bat eskaini dio PSOEri, eta sozialistek babesten ez badute, erabaki hori herritarrei azaldu beharko dietela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy Hauteskunde orokorrak