Politika -

Irailerako

Etorkin irregularrentzako osasun arreta eredua iragarri du Rajoyk

Horren harian, paperarik ez duten etorkinak osasun publiko espainiarrean artatu ahal izango dituzten galdetu diote Gobernuko presidenteari, baina erantzuteari uko egin dio.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta PPko burua. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta PPko burua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak larunbat honetan Portomarinen (Lugo) iragarri duenez, etorkin irregularrak artatzeko osasun eredu bakarra prestatzen ari dira. Gainera, irailerako prest egongo dela aurreratu du.

Horren harian, paperarik ez duten etorkinak osasun publiko espainiarrean artatu ahal izango dituzten galdetu diote Gobernuko presidenteari, baina erantzuteari uko egin dio, eta auzia irailean ebatziko dela azpimarratu du.

"Espainiako autonomia erkidego guztietan tratu bera ematea da orain nahi duguna, eta zentzuduna da osoz", esan du Rajoyk, "nire ustez, irailean bertan auzi hau ebatziko dugu, ez baitu zentzurik leku batean edo bestean egonda, modu diferentean jokatzea". "Eskubideak, betebeharrak bezala, berdinak izan behar dira Estatu osoan", azpimarratu du.

PPko buruak esan duenez, legez kanpoko etorkinei "eskaintzen zaien osasun arreta Europar Batasuneko aurrerakoienetarikoa da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mariano Rajoy