Politika -

Hauteskunde programa

PSOEren Konstituzio erreformak ez du monarkia zalantzan jarriko

Pedro Sanchezek zuzentzen duen alderdiak ez du monarkiaren eta errepublikaren arteko eztabaida piztuko, koroak Espainiako demokraziari egonkortasuna eman diezaiokela uste dutelako.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEren Konstituzio erreformaren proposamena ez du monarkia zalantzan jarriko, koroak Espainiako demokraziari egonkortasuna eman diezaiokela uste baitute sozialistek.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Konstituzioaren erreforma du hauteskundeetarako egitarauaren ardatz, baina beti ere, Estatuaren oinarriak arriskuan jarri gabe, jakinarazi diote PSOEko iturriek EFE agentziari.

Alderdian errepùblikaren aldeko jende asko egon arren, "herritarrek ez dute monarkiaren eztabaida Konstituzio erreformaren barruan eztabaidatu beharreko gai moduan ikusten", eta ondorioz, ez dute eztabaida hau bultzatuko. PSOEk monarkiaren inguruan eztabaidatu nahiko lukeen puntu bakarra, oinordekotzan gizonezkoaren lehentasuna aldatzea izango litzateke. Oinordekotzari uko egiteaz eta gardentasunaz hitz egin lezakete gehienez.

"PSOEn ez dugu monarkiaz eztabaidatzeko arrazoirik ikusten. Ez ditugu Estatuaren oinarriak kolokan jarriko, Podemosek egin nahi duen bezala. Bigarren trantsizio bat ez da beharrezkoa. Monarkia egonkortasuna bermatzeko eta demokrazia finkatzeko beharrezkoa da", adierazi dute PSOEko iturriek.

Sanchezek Kontituzio erreforman lan egiteko 17 adituko taldea sortu du Gregorio Camararen gidaritzapean. Sozialistek diotenez, "ez dugu Konstituzioaren erabateko erreforma planteatuko, baina bai Konstituzioa erreforma ausart eta sakon bat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Sozialista Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez argazkiak