Politika -

Biarritzen

ETAren arma biltegiarekin lotuta beste pertsona bat atxilotu dute

Enrique Lopez Jurio atxilotu du Frantziako Poliziak Biarrtzeko kaleetan. Ostegunean atzemandako ETAren materiala prestatzen eta lekualdatzen laguntzea egotzi diote.

Frantziako Polizia Biarritzeko etxebizitzaren miaketan. Argazkia: EF
Frantziako Polizia Biarritzeko etxebizitzaren miaketan. Argazkia: EFE
Frantziako Polizia Biarritzeko etxebizitzaren miaketan. Argazkia: EF

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Lopez Jurio ETAren ustezko kolaboratzailea atxilotu du gaur Frantziako Poliziak, Biarritzen, ostegunean aurkitutako arma biltegiarekin zerikusia duelakoan.

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, Lopez Jurio kalean atxilotu dute. Ostegunean atzemandako ETAren materiala ustez prestatzen eta lekualdatzen laguntzea leporatu diote.

Atxiloketaren unean, Lopez Jurio bere emaztearekin zegoen. Emakumea polizia-etxera eraman dute bere egoera argitu arte. Bien bitartean, segurtasun indarrak atxilotuaren etxea miatzen ari dira.

Lopez Juriok errefuxiatu gisa urteak eman ditu Mexikon. 16:00ak aldera atxilotu dute Biarritzeko geltokitik gertu dagoen biribilgune batean.

Lekuko batek zehaztu duenez, bi autotik kalez jantzitako bi polizia atera dira eta ETAren ustezko kolaboratzailearen ibilgailua geldiarazi dute.

Atxiloketa berri honekin, dagoeneko hiru pertsona atxiki dituzte operazio honetan, ustez ETArekin kolaboratzeagatik.

26 pistola eta 43 kilo aluminio hauts

Ostegunean, Biarritzeko erdialdean, etxebizitza batean topatu zuten gordelekuan ustez ETArenak diren 26 pistola eta lehergailuak egiteko 43 kilo aluminio hauts atzeman zituen Poliziak, ikerketako iturriek gaur jakitera eman dutenez.

Era berean, Frantziako Poliziak “munizio ugari”, detonazio-haria eta detonagailuak aurkitu zituen etxebizitzan, ikerketako iturriek zehaztu dutenez. Dena bi kutxatan ezkutaturik aurkitu zuten, garautegi batean.

Nathalie Chasseriaux etxearen jabeak eta haren bikotekideak atxiloturik Baionako polizia-etxean jarraitzen dute gaur. Villa Cambarre etxearen miaketa amaitu eta gero, bi atxilotuak galdekatzen ari dira.

Ikertzaileen arabera, bakarrik Chasseriaux Parisera eramango dute epailearen aurrera, litekeena da larunbatean bidaia egitea. Emakumeari terrorismoa egotziko diote eta gizonezkoa datozen orduetan aske gera daiteke.

Terrorismo kasuetan, epailearen esku utzi baino lehen 96 ordu atxiloturik eman ditzake pertsona batek Frantzian. Ondorioz, Chasseriauxek astelehen goizera arte ez luke agerraldia egingo epailearen aurrean; izan ere, ostegun goizaldean atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA albisteak