Politika -
Epaiketa Auzitegi Nazionalean
Aretotik kaleratu dituzte Ernaiko akusatuak, txalo eta oihu artean
Ostegun honetan hasi da Auzitegi Nazionalean Ernaiko zazpi kideren eta topatu.info-ko kazetari baten kontrako epaiketa, Francisco Javier López Peña, Thierry, ETAko kidea goratzea leporatuta.
Agentziak | Erredakzioa
Ernaiko zazpi kideren eta topatu.info-ko kazetari baten kontrako epaiketa hasi da ostegun honetan Auzitegi Nazionalean. Zortzi gazteei ETArri gorazarre egitea leporatzen diete, Francisco Javier López Peña, Thierry, ETAko kidea goratzeagatik.
Lehen saioan, baina, aretotik kaleratu dituzte zortzi akusatuak eta publikoa, txalo artean, euskal gazteriaren aldeko oihuak egin dituztenean.
Lehen akusatuak deklaratu ostean, Angela Murillo epaileak kanporatu egin ditu zortzi akusatuak eta baita bertan bildutako senide eta lagunak, ''Euskal gazteria aurrera'' oihuen artean Segiko kide izateagatik espetxean dauden zazpi gazteen argazkiak erakutsi dituztenean soinean zituzten kamisetetan.
2013ko Gazte Danbada jaialdian, Xabier Lopez Peña, Thierry, ETAko kide hil berria omendu izana leporatuta, urte eta erdi eta bi urte arteko zigorrak eskatzen ditu fiskalak akusatuentzat.