Politika -
Kanpaina Katalunian
'Esteladak' eraikin publikoetatik kentzeko agindua eman dute
Hauteskunde-batzorde zentralaren aginduari erantzuteko etxeko balkoietan ‘esteladak’ jartzeko eskatu die Kataluniako Asanblada Nazionalak (ANC) herritarrei.
Agentziak | Erredakzioa
“Neutraltasunaren” alde Kataluniako eraikin publiko eta hauteskunde-lokaletatik bandera independentistak (‘estelada’) kentzeko agindua eman du hauteskunde-batzorde zentralak kanpainan.
Societat Civil Catalanak (SCC) egin zion eskaera batzordeari. “Hauteskunde aldietan botere publikoek neutraltasun politikoa zorrotz mantendu” behar duela adierazi du hauteskunde-batzordeak.
Gutxienez hauteskunde-kanpainan zehar Kataluniako eraikin eta toki publikoetatik ‘esteladak’ kentzeko agindua emateko eskatu zion Societat Civil Catalanak hauteskunde-batzordeari, “botere publikoek izan beharreko neutraltasunarekin bateragarria ez delako”.
Hala ere, bandera independentistak Kataluniako herri askotako plazetan eta biribilgunetan daude, baina hauteskunde-batzorde zentralak ez du horiek kentzeko agindu zehatzik eman, nahiz eta SCCk hala eskatu.
ANCren erantzuna
Hauteskunde-batzorde zentralaren aginduari erantzuteko etxeko balkoietan ‘esteladak’ jartzeko eskatu die Kataluniako Asanblada Nazionalak (ANC) herritarrei.
“Debekua aldatu eta balkoiak ‘esteladekin’ beteko ditugu. Hautestontziak bozekin beteko ditugu”, erantzun du ANCk Twitter sare sozialean.